Testua: PEP BRUNO
Marrazkiak: MARIONA CABASSA
Itzulpena: MANU LOPEZ GASENI
Pamiela/Kalandraka
ISBN 978-84-7681-648-6
Salneurria: 13 €
Goizero aitak gosaria prestatzen du. Amak
egunkaria irakurri eta nik kartera
prestatzen dudan bitartean. Gosaldu eta
gero ziztuan ateratzen gara denok...
Etorri eta ikusi, jaun-andreok, neska-mutilok, etorri eta ikusi Z Familiaren ikuskizun aparta,
paregabea, gaur arte inoiz eta inon ikusi ez dena. Irudimen hutsaren poderioz, sarerik gabe,
artifiziorik gabe, amarru eta iruzurrik gabe, egunik goibelenak ere kolorez betetzea lortzen
baitute!
…Izan ere, artista harrigarriz eta piztia trebez betetako karpa bat baino gehiago da zirkua;
errealitatea eta irrealitatea gurutzatzen diren espazioa da, beste mundukoa den mundu
honetako tokia da: fikzioarena eta magiarena. « Z familia » (zirkuaren Z ote ?) zirkuko giroa eta
egingarriegingaitzaren arteko esanahia maite duen familia da. Eta fantasiarekiko eta errealitateirrealitate
jolas horrekiko grina da posible egiten duena egunerokotasun grisa ilusio eta ametsez
betetzea. Z familiak bizimodu normala egiten du, baina irudimenezko uholde horrek kolorez eta
aukerez betetzen du; hala, gosaria prestatzea edo lanera joatea benetako abentura bihur
daitekeen egun ederretako ametsean bizi da.
Ilustrazioak, teknika desberdinez eginak, koloretsuak eta oso adierazkorrak dira. Azken batean,
Album Ilustratuen Nazioarteko III. Compostela Sariko epaimahaiak « irudimentsu, original eta
moderno » gisa definitu zuen obra.
PEP BRUNO (Barcelona, 1971)
Filologia Hispanikoan eta Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan lizentziatua eta
Gizarte Lanean diplomatua da. Idazlea eta kontalaria da, ikastaroak eta lantegiak ematen ditu
eta liburuekin eta irakurzaletasunarekin zerikusia duten jarduerak egiten ditu. Egun
Guadalajaran bizi da, eta hiri horretako Haur eta Gazte Literaturako Mintegiko kidea izan zen.
Haurrentzako zenbait album eta helduentzako ipuin bildumak argitaratu ditu. Kanaria Handiko
Kabildoko Uharte Liburutegiko Album Ilustratuaren Nazioarteko IV. Saria irabazi zuen
MARIONA CABASSA (Barcelona, 1977)
Bartzelonako Massana Eskolan ikasi zuen eta Frantzian osatu zuen bere prestakuntza
akademikoa. Grabatu eta ilustrazioko talde-erakusketa batzuetan parte hartu zuen, eta arte eta
diseinu ikastaroak ematen ditu. Kataluniako Ilustratzaileen Elkarte Profesionalaren Saria jaso
zuen 2003 eta 2009an. Gainera, 2005ean Boloniako Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko
Azokan parte hartzeko aukeratua izan zen eta haurrentzako zenbait albumen egilea da.
■ Tematika: zirkua, haur batek bere familiaz duen ikuspegia
■ Gomendatutako adina: 6 urtetik aurrera
■ Alderdi azpimarragarriak: Album Ilustratuen
Nazioarteko III. Compostela Sariduna 2010ean
■ Zehar-lerroak: zirku-jarduera, familia harremanak,
irudimena, ilustrazio koloretsu eta adierazkorrak, irakurketa
bikoitza: ikusizkoa eta literarioa
DESCARGAR FICHA (0,51 MB)
|