Testua eta ilustrazioak: PALOMA VALDIVIA
Itzulpena: MANU LOPEZ GASENI
Pamiela/Kalandraka
Cartoné koadernaketa. 22x22 cm.
36 orrialde. Koloretako ilustrazioak
ISBN 978-84-7681-659-2
Salneurria: 13 €
Munduan bi biztanle mota daude.
Goikoak eta behekoak.
Goikoak behekoak bezala bizi dira.
Eta behekoak goikoak bezala,
baina alderantziz...
Album honetako alderdirik azpimarragarriena haren proposamen estetiko eta narratiboaren
originaltasun eta soiltasuna da. Mundua alderantziz delako ikuskeratik abiatzen da, errealitateak
dimentsio paralelo batean dukeen halako islatik. Eta bizimodu erabat desberdinak eta
antagonikoak daramatzatelako ideiatik abiatu beharrean, bizikide eta osagarriak diren mundu
partekatuak direlako planteamendua da aurkezten zaiguna. Desberdintasun bakarra da
gertakizunak buruz gora eta beherako planoetan jazotzea, tolestuz gero bateratsuak izan
daitezkeenak. Buruz gora edo buruz behera irakurtzeko albuma da, irakurlearen nahierara; bi
aldetatik irakurtzeko ezin aproposagoa. Ilustrazioek, berriz, biztanleria bitxia erakusten dute:
oinarrizko moldeetan irudikatutako pertsonaiak, eszena simetrikoak, kolore leun eta epelak.
PALOMA VALDIVIA (Txile, 1978)
Diseinua ikasi zuen Txileko Unibertsitate Pontifizioan eta gero Ilustrazioko graduondo ikastaro
bat egin zuen Bartzelonako EINA Eskolan. Ilustratzaile gisa lan egiten du zenbait argitaletxe,
museo eta hedabide grafikorentzat, hala Txilen, nola Txinan eta Espainian.
Miguel Gallardo artistaren ilustrazio-laguntzailea ere bada. Haurrentzako 15 bat album
argitaratu ditu. Beste lan-ildo batean, haurrentzako telesaioetarako gidoigile eta ilustratzailea
da. Jaso dituen sarien artean Eslovakiako Ilustrazio Bienaleko BIB PLAQUE Nazioarteko Saria
aipatu behar da. Bere jaioterriko bi unibertsitatetan irakasten du ilustraziogintza. Gaur egun
Bartzelonan bizi da.
■ Gaiak: buruz gora eta buruz behera bizi diren bi mundu
paraleloetako biztanleen arteko harremana
■ Gomendatutako adina: 4 urtetik aurrera
■ Alderdi azpimarragarriak: albumaren diagramazio
eta formatua, bi aldetatik irakur daitezkeen testuekin
■ Zehar-lerroak: gizarte-harremanak, espazioa,
noranzkotasuna, geografia, kultura-aniztasuna,
kontinenteen arteko desberdintasunak (klima, ohiturak…)
DESCARGAR FICHA (448,87 KB)
|